2010/05/21

Pako Aristi idazle euskaldunarekin topaketa

Ostegunean,maitzak 20an, Pako Aristi idazlearekin batera pasatu genuen arratsaldea.
Gipuzkoakoa da eta liburu asko idatzi ditu.Pakori bere lanari buruzko galderak egin genizkion eta guztiak erantzun zituen.
Idazlea,kazetaria eta musikaria da.
"Martinello eta sei pirata" irakurri dugunez gauza asko argitu zizkigun.
Guk bere lanari buruzko iritzien liburuxka bat oparitu genion eta berak liburuak sinatu zizkigun.
Nire ustez arratsalde bikaina pasatu genuen berak barne.
IRAZI.A

2010/05/11

Mapa interaktiboak

Mapekin lan egiteko aukera onak ditugu hemen

2010/05/10

BASERRITIK BUELTAN

Hemen berriro ere, baserrian egon gara jadanik. Argazkian ikusten duzuenez Gernikan egon gara, Gernikako aterpetxean, hain zuzen ere. Bakearen Museoa eta Euskal Herriko Museoa bisitatu ditugu. Lehenengoan tailer bat egin genuen eta paperezko kurriloak egiten ikasi genuen. Oso dibertigarria zen! Astelehenero azoka egiten den lekua ikusi dugu baita Elkartetxea nahiz Zuhaitza.
Oso egun onak pasatu ditugu, dibertigarriak .... okerrena eguraldia izan zen ez zitzaigulako lagundu.

2010/05/03

BASERRIRA GOAZ!

Bihar Gernikara goaz ,baserri batera, 3 egun pasatzera.Eguraldia,antza, ez dago gure alde oso kaskarra izango duela dio iragarpenak,baina guretzat ondo pasatzea eta lagun gehiago egitea da inportanteena.Gernikan ere gauza asko ikusi eta ikasiko ditugu.

Mikel A. Mikel B.- AnderA




Aste honetan Gernika aterpetxera joan gara baserriz klase osoa. Han ekintza desberdinak ditugu
eta hiru egun goaz: asteartea,asteazkena et ostegun arratsaldean bueltatzen gara.Irrikitan gaude. Bueltan gauza gehiago kontatuko dizkizuegu.
Agur.

Irati,Amaia eta Irazi.


.